XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galdezkoa, - Nere Jainkoa, emazkidatzu, othoi, zure manamendu sainduen begiratzeko behar ditutan grazia guziak.

Chede zinezkoa, - Nere Jainkoa, hartzen dut, zuk hastio ditutzun gauza guzietarik begiratzeko chede zina, eta ni ganik galdatzen ditutzun guzien bethetzekoa.

Egin beza zure graziak maita zitzatan eta gorets, nere biziak dirauko eta bethi.

Othoitz Baliosa

Huna, o Jesus on eta guziz eztia, non nizan zure aitzinean belauniko emana; eta arimako khar handienarekin othoizten zitut eta bietan othoizten, barna sar ditzatzun nere bihotzean fedezko, esperantzazko eta amodiozko sendimendurik bizienak, nere bekatuen egiazko urrikia, eta gehiago hetarat ez erortzeko chederik azkarrena.

Bihotzeko amodio eta min handi batekin zitut othoizten, zure bortz zauriak nere baitan ikusten ditutalarik eta gogoan erabiltzen, begien aitzinean atchikiz David profetak zure ahoan, o Jesus ona, ezartzen zituen hitz hok: Zilatu dituzte nere eskuak eta nere oinak, kondatu nere hezur guziak.

Nere Jainko Jauna, orai beretik, gogotik eta bihotz onez onhartzen dut zure eskuak igorri nahiko dautan heriotze moldea, dakarzken izialdura, bihozmin eta oinhaze guziekin.